Mostrando entradas con la etiqueta Informazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Informazioa. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de mayo de 2012

3 - 5 Urteko Umeentzat Egokiak Diren Jostailuak


Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da, eta
komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate,
espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du,
guztia galdetu eta jakin nahiko du. “Zergatik” galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du
lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea.
Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran,
mahai-jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri
izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez.
 
Jostailu-motak
Ariketa-jolasak
Txibak, kaleidoskopioak, musika-tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata
bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak,
hainbat neurritako pilotak…




Jolas sinbolikoak
Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta
horien osagarriak, pelutxeak, hainbat ingurune erreproduzitzea (zirkoa, baserria, piraten
untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko
jolasak (ileapaindegia, saltzaileak, medikuak…), txontxongiloak, telefonoak, mikrofono
eta magnetofonoak…




Eraikuntza-jolasak
30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak,
moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen
ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak…


jueves, 10 de mayo de 2012

Adin Bakoitzerako Jolasak



Haurraren jolasak librea izan behar duen arren, jostailuaren hautaketa oinarrizkoa da bere garapena bideratu eta jolasaren kalitatea bermatzeko. Haurrak duen adinaren arabera, jostailu bat edo beste aukeratzea izango da egokiena. Hona hemen proposamen batzuk.

0-6 hilabete:
Jaioberria mundua ezagutzen ari da eta jostailurik egokienak bere sentimenak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera bultzatzen dutenak dira. Kontaktu fisikoa (laztanak, muxuak...) eta musika ere garrantzi handikoak dira.
Umearen arreta ukimena, ikusmena eta entzumenaren bidez pizten da eta heldu baten laguntza ezinbestekoa izango du jostailu horiek erabili ahal izateko. Bere gorputza ezagutu eta forma eta kolore ezberdinak ezagutaraziko dizkioten jostailuak behar ditu.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK
Mugikariak (sehaskatik ikus ditzake eta musika izatea komeni da), lanparak (hainbat kolore eta formatakoak eta mugitzen diren argiak dituztenak), ispiluak (haurrak bere aurpegia ikusteko tamainakoak, mugitzen denean formak nola aldatzen diren ikus dezan, puskatzen ez direnak), bertan etzateko moduko alfonbra eta koltxonetak (soinuak eta kolore asko dituztenak), txintxirrinak, ahora eramateko moduko gomazko panpin eta jostailuak.

6-12 hilabete:
Haurrak pixkanaka bere esku eta gorputzaren mugimendua hobeto kontrolatuko du eta nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Ahotsak ezagutzen hasiko da eta hitzen bat edo beste esaten hasiko da. Helduekin jolas egiten duen une horiek garrantzi handikoak izango dira komunikaziorako.
Umearen independentzia prozesua hasten da eta etapa honetan bere iniziatiba garatzeko aukera emango dioten jostailuak dira egokienak; mugimendu bat egin eta horrek zer ondorio eragiten duen jakiteko edo ikusteko aukera emango diotenak.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Mugikariak, kolore eta argi askotako lanparak, soinua eta mugimendua duten jostailuak (ukitzean martxan jartzen direnak), ispiluak, zutik jartzen lagunduko dioten jostailuak, soinua dutenak eta balantza egiten dutenak, koska egiteko moduko panpin eta jostailuak, ilerik ez duten oihalezko panpinak, pilotak eta uretarako jostailuak. Animalia handiak ere bai, gainera igo edo botatzeko.

1-2 urte: 
Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea...
Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak.

2-3 urte:
Haurraren autonomia mailak nabarmen egin du gora; badira hilabete batzuk oinez hasi zenetik, bere gorputza hobeto ezagutzen du eta hobeto kontrolatzen du bere ingurunea. Gauzak berak bakarrik egiteko beharra du. Lengoaia ere hobeto menderatzen du eta etengabe imitatzen ditu helduen ondoan bizitakoak, beste haurrekin egoteko gogoa du, askotan beraiek ezagutzera gerturatuko da eta helduekin ere egon nahiko du, baina ikusle moduan.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Soinua eta mugimendua duten jostailuak, musika tresnak, gorputz osoa ikusteko moduko ispiluak, ordenatu eta bata bestearen gainean jartzeko aukera emango dioten jostailuak, uretan eta hondarrean jolastekoak, pilotak, txirristak, trizikloak, bultzatzeko jostailuak, mugimendua eta soinua dutenak.
JOLAS SINBOLIKOAK: Margoak, ipuin eta liburuak, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, barnean jolasteko etxeak, eguneroko bizitza imitatzen duten jostailuak (sukaldea, plantxa…), mozorroak.
ERAIKUNTZA JOLASAK: 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak.

6-8 urte:
Beste haurrekin komunikatzeko eta erlazionatzeko duen gaitasuna nabarmen hazi da. Lagunen konpainia behar du eta bere jolasak, esperientziak beraiekin batera bizitzeko gogoa du. Horretarako aukera eman behar zaio.
Imitazio jolasak leku garrantzitsua du. Ikusten eta entzuten duen guztia errepikatzen du, imajinazioaz lagundurik. Mugitzeko gaitasuna du eta talde-jolasekiko interesa. Arauak onartu eta jarraitzera bideratutako jolasen inguruan interes gehiago azalduko du, arauak beste jokalari batzuekin adostuz. Guztia jakin nahi du eta jolasek bere ezagutza zabaltzeko aukera ematen diote.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Kaleidoskopio eta txibak, bizikletak, patinak, soka-saltoa, akuilu-makuluak, hula hop-a, pilotak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Koloretako margoak, klarionak eta arbelak, plastilina, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, ibilgailuak, eguneroko bizitza eta lanbideak imitatzen dituzten beste ingurune batzuk, trenak, txotxongiloak, magnetofonoak, mozorroak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: 50-100 pieza arteko puzzleak, piezekin osatzeko eraikuntza jolasak, koilareak egiteko jolasak, lurrinak, loreak egiteko jolasak, oihalak egitekoak, moldatzekoak...
ARAU JOLASAK: Lotoa, oka, partxisa, dominoa, magia jolasak, memoria lantzekoak, zoriaren araberakoak, kanikak, estrategia-jokoak, xakea, galde-erantzun jolasak, umeentzako ordenagailuak, kirol jolasak, dianak...

8-11 urte:
Gauzak ezagutu nahi dituzte. Haurrek elkarren artean erlazionatu nahi dute eta ikasitakoa, taldeko beste kideekin alderatu.
Laguntasunak garrantzia hartzen du; lagun onenaren figura agertzen da. Arau jolasek hartuko dute benetako garrantzia bere gaitasun fisiko eta intelektualak lagunen aurrean adierazteko aukera ematen diotelako. Talde jolasek garrantzia handia hartuko dute.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Kaleidoskopioak, txibak, bizikletak, patinak, monopatinak, eskujokoak, diaboloa, yo-yoak, akuilu-makuluak, kometak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Panpinak, maniki-panpinak, scalextric pistak, telezuzendutako autoak, karaokeak, makillajeak, mozorroak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: 300 pieza arteko puzzleak, sormen artistikoko jolasak, beira-aleak, oihalak, aeromodelismoa, esperimentu zientifiko xinpleak...
ARAU JOLASAK: Kartak, ohiko jokoak (damak, partxisa…), magia jolasak, oroimena lantzekoak, estrategia jolasak, jolas elektronikoak, trebetasun jolasak, lengoaia eta hiztegi jolasak, jolas matematikoak, futbolinak, ping-pong-a, boloak...

domingo, 22 de abril de 2012

Haur Jolasen Ezaugarriak


Haur jolasak ezaugarri bereziak ditu:
  • jolasa jostagarri, gozagarri eta dibertigarria da;
  • jolasa berez sortu eta gogoz egiten da;
  • jolasak ez du jolasteaz gainera bestelako helbururik;
  • jolasa ekintza da;
  • jolasa errealitatearekin loturiko fikzioa da;
  • heldua izateko gogoa agertzen da jolasetan;
  • jolasa errepikapena da;
  • jolasa ikaskuntza eta aurrerabidea da;
  • jolasa jarduera fisiko bizia izan daiteke  

Haur jolasak

Jean Piaget psikologoak hiru aro bereizi ditu haurren jolasetan. Haurraren bizitzaren lehenengo bi urtetan, jolasa sensomotorea da, hau da, bere mugimenduak ezagutu eta bere zentzumenak pizteko jarduerekin loturik dago eta jarduerak hauek aldatuz eta behin eta berriz errepikatuz gozamena lortzen du. Aro honen barnean ere, aldi zenbait bereizten dira: 6 hilabetera arte, haurrak aho, hatz, esku eta oinekin jolasten da, objektuak ikutuz eta zurrupatuz. Eseritzen ikasten duenean, objektuak ezaugarriak arakatuz jolasten da. Oinez ikasten duenean, gauzak arrastaka eramanez jolasten da. Gero eta trebezia handiagoz, 15-18 hilabeterekin objektuak manipulatzen ditu: kaxak ireki edota objektuak bata bestearen gainean jarriz .
Bigarren aro batean, 2 urtetik 6 urtera bitartean, jolas sinbolikoa garatzen da. Errealitatean bizi edo jasotakoa eraldatu eta bere burura egokitzeari ekiten dio modu sinboliko batean. Adibidez, puxtarriak pilatuz, oiloak arraultzak erruten dituela irudika dezake eta panpinetan jolastuz alegiazko haurrak zaintzen ditu. Jarduera fisikoak ez dituzte baztertzen eta korrika eta saltoka egitea ere atsegin dute. Piageten arabera, jolas sinbolikoa haurraren egozentrismoa indartzeko aukera ematen dio, errealitatea bere nitasunera egokituz . 6 urtetik aurrera, haur-jolasen hirugarren aroa zabaltzen da, non haurrak erregelak dituzten jolasetan hasten den, jolaskide-talde batean kooperazioa eta lehia bereganatuz. Erregela-jolasen bitartez, haurrak errealitatea onartu egiten du. Aro honetan, gainbehera doa jolas sinbolikoa: haurrak errealitatea onartzen duen heinean, errealitatea jolas sinbolikoaren bitartez eraldatu baino, errealitatean parte hartzen joango da.

Adina Jolasak 
0-6 hilabete Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak.
6-12 hilabete Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak.
1-2 urte Pilotak. Pelutxeak. Gauzak bata bestearen gainean jarri. Margoketan. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak.
3-5urte Mugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak.
6-10 urte Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak.