Jean Piaget
psikologoak hiru aro bereizi ditu haurren jolasetan. Haurraren
bizitzaren lehenengo bi urtetan, jolasa sensomotorea da, hau da, bere
mugimenduak ezagutu eta bere zentzumenak pizteko jarduerekin loturik
dago eta jarduerak hauek aldatuz eta behin eta berriz errepikatuz
gozamena lortzen du. Aro honen barnean ere, aldi zenbait bereizten dira:
6 hilabetera arte, haurrak aho, hatz, esku eta oinekin
jolasten da, objektuak ikutuz eta zurrupatuz. Eseritzen ikasten
duenean, objektuak ezaugarriak arakatuz jolasten da. Oinez ikasten
duenean, gauzak arrastaka eramanez jolasten da. Gero eta trebezia
handiagoz, 15-18 hilabeterekin objektuak manipulatzen ditu: kaxak ireki
edota objektuak bata bestearen gainean jarriz .
Bigarren aro batean, 2 urtetik 6 urtera bitartean, jolas sinbolikoa garatzen da. Errealitatean bizi edo jasotakoa eraldatu eta bere burura egokitzeari ekiten dio modu sinboliko batean. Adibidez, puxtarriak pilatuz, oiloak arraultzak erruten dituela irudika dezake eta panpinetan
jolastuz alegiazko haurrak zaintzen ditu. Jarduera fisikoak ez dituzte
baztertzen eta korrika eta saltoka egitea ere atsegin dute. Piageten
arabera, jolas sinbolikoa haurraren egozentrismoa indartzeko aukera ematen dio, errealitatea bere nitasunera egokituz .
6 urtetik aurrera, haur-jolasen hirugarren aroa zabaltzen da, non
haurrak erregelak dituzten jolasetan hasten den, jolaskide-talde batean
kooperazioa eta lehia bereganatuz. Erregela-jolasen bitartez, haurrak
errealitatea onartu egiten du. Aro honetan, gainbehera doa jolas
sinbolikoa: haurrak errealitatea onartzen duen heinean, errealitatea
jolas sinbolikoaren bitartez eraldatu baino, errealitatean parte hartzen
joango da.
| Adina | Jolasak |
|---|---|
| 0-6 hilabete | Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak. |
| 6-12 hilabete | Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak. |
| 1-2 urte | Pilotak. Pelutxeak. Gauzak bata bestearen gainean jarri. Margoketan. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak. |
| 3-5urte | Mugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak. |
| 6-10 urte | Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario