domingo, 20 de mayo de 2012
Elkarrizketa
Jostailuak
Eguberrien atarian jostailuei
buruzko galdeketa egiten diote pedagogoari. Honek pedagogia aldetik jostailuen
garrantzia azpimarratu eta hainbat aholku ematen ditu. (jatorrizko artikulua
laburtua)
Lore Erriondo. Pedagogoa. EHUko irakaslea: «Bizitza guztian sustatu
behar genuke jolasa, garapenerako ona baita»
Jostailuek zer garrantzia dute?
Jostailuak baino garrantzia handiagoa jolasak berak dauka. Jolasa mundu
sinboliko oso bat da, umearentzat hain itzela den errealitatea barneratzeko
modu bat da, errepresentazio modu bat, errealitatea ulertzeko, onartzeko,
egokitzeko modu bat. Jolasak badu beste ezaugarri bat garapenerako oso
garrantzitsua dena, eta askotan eten egiten duguna: jakin-mina.
Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean?
Batetik umea bera, eta bestetik bere ingurunea. Ume jakin horri erreparatu
behar zaio, zer trebetasun dituen landuenak eta zeintzuk gehiago garatu
beharrekoak, nortasun aldetik zer premia dituen, zein zaletasun dituen. Haur
hori bere gurasoek ezagutzen dute inork baino hobeto. Horrez gain, ez da
pentsatu behar oparia haur horrek jasotzeko bakarrik denik, haurrak jolasteko
dela baizik, beraz, ingurunean jostailu horrekin jolasteko aukera behar du
izan, espazioa aproposa behar du izan, eta norekin jolastu eduki behar du.
Jostailua ez da isolatzeko gauza bat, elkarbanatzeko gauza bat da, eta askotan
hartu-emanak eraikitzeko, komunikaziorako elementu bat izan daiteke.
Badirudi behin adin batetik aurrera jostailuak ez direla opari
"egokiak".
Jolasa ume garaira bakarrik mugatzen dugu, bai, eta tristea da oso. Bizitza
guztian sustatu behar genuke jolasa, garapenerako ona baita. Helduok jolastea
"umekeriatzat" jotzen dugu, baina jolasteko beharra izan badugunez,
beste itxura bat eman behar izaten diete helduen jolasei, mahai-joko edo rol
jokoei, esaterako.
Jakina, hor ere merkatuak oso garbi ikusten du etekin ekonomikoak nondik
ateratzen dituen. Aurrekontuen zati handi bat umeei begira egindako opariak
dira. Gazteei zer oparitu ere ez dakigu askotan, baina jostailurik ez
behintzat; eta helduei ere jostailurik ez, mesedez! Eta aiton-amonak?
Inkognita, horiek jada ez dira existitzen iragarkietan. Zer egiten da
aiton-amonen ludikotasuna lantzeko? Ez dago eskaintzarik, dagoeneko ez baitira
kontsumo elementu. Eta zergatik ez dute jolastu behar eraikuntza piezekin, edo
galdera-erantzun mahai jokoekin?
Gabonetan derrigor egin beharreko oparia bihurtu da jostailua. Horrek zer
dakar?
Hasteko, gaur egun jostailuak kasik data jakin horretan bakarrik oparitzen
dira, eta berez ez dago garairik jostailuentzat. Jostailuak eta jolasa edozein
unetan oparitu, jaso, eman daitezke. Heziketaren osagarri den elementu bat
baita jolastea.
Guraso askok opari gehiegikeriari aurre egin nahi izaten dio, baina
inguruaren presioa itzela da.
Azkenean guztiok erortzen gara zulo berera, ez dugulako gure ingurukoek
sufritzerik nahi. Ohartzen gara derrigorrezko elementu batzuk direla, nahiz eta
zentzugabekoak izan. Oparirik ez egitean, zapuzketa sortzen da, bazterketa
sortzen da, eta hori ez dugu inork nahi. Gainera, zoritxarrez, Gabonetako
opariak umeentzat taldeko integrazio elementu bilakatu dira gaur egun. Opariak
jaso eta gero galdeketa dator beti lagun taldean: "Eta zuri zer oparitu
dizute? ", eta hor ebazpen bat dago, eta zenbat edo nolako jostailuak
jaso, taldean bere tokia finkatzeko edo kolokan jartzeko neurgailu bat ere
bada.
Irtenbidea, oparia zentzudun jokatuz erostea da, edo bihotzari kasu eginez,
berdin zait, baina ez poltsikoarekin. Aprobetxa dezagun oparia erosteko
erritual hori, garapenerako lagungarri izango den oparia erosteko. Merkatua oso
zabala da, eta produktuak ikaragarri daude; gertatzen dena da, sasoi honetan
zentratu egiten dela, eta eskaintza ugariagoa baina murritzagoa dela. Miatzeko
jarrera hartu behar da, zentzudun jokatuz erosteko. Eta bestetik, heziketa
prozesua dago. Haur eta gazteekin kontsumo presio horren zentzugabekeria eta
interesak landu egin behar dira. Eta landu benetan bere gustuak, bere interesak
nondik doazen, bere burua indartzeko, eta halako irizpide kritiko bat sortzeko.
Eurak kontziente baldin badira, hor egongo da lagun taldea, baina taldeak ez
dio hainbesterako eraginik egingo, eta gai izango dira taldearen aurrean
justifikatzeko. Oso memento aproposa da hau, (nabarmena delako), haurrarekin
hedabideak lantzeko, agertzen diren iragarkiek zer duten errealitate eta zer
fikzio ikusteko, engainua igartzekoà Baina horretarako gurasook seme-alabekin
egon behar dugu, eta komunikazioak existitu behar du, eta etengabeko
hezkuntzaren txipa behar dugu izan, memento bakoitzak seme-alaben garapenerako
eman dezakeena aprobetxatzeko. Hedabiderik gabe biziko ez garenez, irizpide
kritikoa landu beharko dugu, hedabideak nola erabili jakin dezaten, eragin
kaltegarriak saihesteko. Alde txar guztietatik ere atera liteke irakaspenik eta
aprobetxatu daitezke hezkuntza prozesuetarako.
lunes, 14 de mayo de 2012
3 - 5 Urteko Umeentzat Egokiak Diren Jostailuak
Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da, eta
komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate,
espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du,
guztia galdetu eta jakin nahiko du. “Zergatik” galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du
lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea.
Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran,
mahai-jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri
izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez.
Jostailu-motak
Ariketa-jolasak
Txibak, kaleidoskopioak, musika-tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata
bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak,
hainbat neurritako pilotak…
Txibak, kaleidoskopioak, musika-tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata
bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak,
hainbat neurritako pilotak…
Jolas sinbolikoak
Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta
horien osagarriak, pelutxeak, hainbat ingurune erreproduzitzea (zirkoa, baserria, piraten
untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko
jolasak (ileapaindegia, saltzaileak, medikuak…), txontxongiloak, telefonoak, mikrofono
eta magnetofonoak…

Eraikuntza-jolasak
30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak,
moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen
ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak…

jueves, 10 de mayo de 2012
Adin Bakoitzerako Jolasak
Haurraren jolasak librea izan behar duen arren, jostailuaren hautaketa oinarrizkoa da bere garapena bideratu eta jolasaren kalitatea bermatzeko. Haurrak duen adinaren arabera, jostailu bat edo beste aukeratzea izango da egokiena. Hona hemen proposamen batzuk.
0-6 hilabete:
Jaioberria mundua ezagutzen ari da eta jostailurik egokienak bere sentimenak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera bultzatzen dutenak dira. Kontaktu fisikoa (laztanak, muxuak...) eta musika ere garrantzi handikoak dira.

Umearen arreta ukimena, ikusmena eta entzumenaren bidez pizten da eta heldu baten laguntza ezinbestekoa izango du jostailu horiek erabili ahal izateko. Bere gorputza ezagutu eta forma eta kolore ezberdinak ezagutaraziko dizkioten jostailuak behar ditu.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK
Mugikariak (sehaskatik ikus ditzake eta musika izatea komeni da), lanparak (hainbat kolore eta formatakoak eta mugitzen diren argiak dituztenak), ispiluak (haurrak bere aurpegia ikusteko tamainakoak, mugitzen denean formak nola aldatzen diren ikus dezan, puskatzen ez direnak), bertan etzateko moduko alfonbra eta koltxonetak (soinuak eta kolore asko dituztenak), txintxirrinak, ahora eramateko moduko gomazko panpin eta jostailuak.

6-12 hilabete:
Haurrak pixkanaka bere esku eta gorputzaren mugimendua hobeto kontrolatuko du eta nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Ahotsak ezagutzen hasiko da eta hitzen bat edo beste esaten hasiko da. Helduekin jolas egiten duen une horiek garrantzi handikoak izango dira komunikaziorako.

Umearen independentzia prozesua hasten da eta etapa honetan bere iniziatiba garatzeko aukera emango dioten jostailuak dira egokienak; mugimendu bat egin eta horrek zer ondorio eragiten duen jakiteko edo ikusteko aukera emango diotenak.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Mugikariak, kolore eta argi askotako lanparak, soinua eta mugimendua duten jostailuak (ukitzean martxan jartzen direnak), ispiluak, zutik jartzen lagunduko dioten jostailuak, soinua dutenak eta balantza egiten dutenak, koska egiteko moduko panpin eta jostailuak, ilerik ez duten oihalezko panpinak, pilotak eta uretarako jostailuak. Animalia handiak ere bai, gainera igo edo botatzeko.

1-2 urte:
Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea...

Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak...

JOLAS SINBOLIKOAK: Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak.
2-3 urte:
Haurraren autonomia mailak nabarmen egin du gora; badira hilabete batzuk oinez hasi zenetik, bere gorputza hobeto ezagutzen du eta hobeto kontrolatzen du bere ingurunea. Gauzak berak bakarrik egiteko beharra du. Lengoaia ere hobeto menderatzen du eta etengabe imitatzen ditu helduen ondoan bizitakoak, beste haurrekin egoteko gogoa du, askotan beraiek ezagutzera gerturatuko da eta helduekin ere egon nahiko du, baina ikusle moduan.

ARIKETA JOLASAK: Soinua eta mugimendua duten jostailuak, musika tresnak, gorputz osoa ikusteko moduko ispiluak, ordenatu eta bata bestearen gainean jartzeko aukera emango dioten jostailuak, uretan eta hondarrean jolastekoak, pilotak, txirristak, trizikloak, bultzatzeko jostailuak, mugimendua eta soinua dutenak.

JOLAS SINBOLIKOAK: Margoak, ipuin eta liburuak, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, barnean jolasteko etxeak, eguneroko bizitza imitatzen duten jostailuak (sukaldea, plantxa…), mozorroak.
ERAIKUNTZA JOLASAK: 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak.
ERAIKUNTZA JOLASAK: 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak.
6-8 urte:
Beste haurrekin komunikatzeko eta erlazionatzeko duen gaitasuna nabarmen hazi da. Lagunen konpainia behar du eta bere jolasak, esperientziak beraiekin batera bizitzeko gogoa du. Horretarako aukera eman behar zaio.

Imitazio jolasak leku garrantzitsua du. Ikusten eta entzuten duen guztia errepikatzen du, imajinazioaz lagundurik. Mugitzeko gaitasuna du eta talde-jolasekiko interesa. Arauak onartu eta jarraitzera bideratutako jolasen inguruan interes gehiago azalduko du, arauak beste jokalari batzuekin adostuz. Guztia jakin nahi du eta jolasek bere ezagutza zabaltzeko aukera ematen diote.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Kaleidoskopio eta txibak, bizikletak, patinak, soka-saltoa, akuilu-makuluak, hula hop-a, pilotak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Koloretako margoak, klarionak eta arbelak, plastilina, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, ibilgailuak, eguneroko bizitza eta lanbideak imitatzen dituzten beste ingurune batzuk, trenak, txotxongiloak, magnetofonoak, mozorroak...

ERAIKUNTZA JOLASAK: 50-100 pieza arteko puzzleak, piezekin osatzeko eraikuntza jolasak, koilareak egiteko jolasak, lurrinak, loreak egiteko jolasak, oihalak egitekoak, moldatzekoak...
ARAU JOLASAK: Lotoa, oka, partxisa, dominoa, magia jolasak, memoria lantzekoak, zoriaren araberakoak, kanikak, estrategia-jokoak, xakea, galde-erantzun jolasak, umeentzako ordenagailuak, kirol jolasak, dianak...
8-11 urte:
Gauzak ezagutu nahi dituzte. Haurrek elkarren artean erlazionatu nahi dute eta ikasitakoa, taldeko beste kideekin alderatu.
Gauzak ezagutu nahi dituzte. Haurrek elkarren artean erlazionatu nahi dute eta ikasitakoa, taldeko beste kideekin alderatu.
Laguntasunak garrantzia hartzen du; lagun onenaren figura agertzen da. Arau jolasek hartuko dute benetako garrantzia bere gaitasun fisiko eta intelektualak lagunen aurrean adierazteko aukera ematen diotelako. Talde jolasek garrantzia handia hartuko dute.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Kaleidoskopioak, txibak, bizikletak, patinak, monopatinak, eskujokoak, diaboloa, yo-yoak, akuilu-makuluak, kometak...
ARIKETA JOLASAK: Kaleidoskopioak, txibak, bizikletak, patinak, monopatinak, eskujokoak, diaboloa, yo-yoak, akuilu-makuluak, kometak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Panpinak, maniki-panpinak, scalextric pistak, telezuzendutako autoak, karaokeak, makillajeak, mozorroak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: 300 pieza arteko puzzleak, sormen artistikoko jolasak, beira-aleak, oihalak, aeromodelismoa, esperimentu zientifiko xinpleak...
ARAU JOLASAK: Kartak, ohiko jokoak (damak, partxisa…), magia jolasak, oroimena lantzekoak, estrategia jolasak, jolas elektronikoak, trebetasun jolasak, lengoaia eta hiztegi jolasak, jolas matematikoak, futbolinak, ping-pong-a, boloak...
viernes, 4 de mayo de 2012
Jolas Motak
ARIKETA JOLASAK:
Jolas sentsoriala eta mugimenduzkoa, ariketa egitea edota berehalako emaitzak lortu eta eragitea helburu duten errepikapenezko jolasak dira ariketa jolasak. Haurrak egiten dituen lehenengoak dira, koska egin edota kolpeak jotzea esaterako, eta jostailuekin zein jostailurik gabe egin daitezke. Ekintza behin eta berriro errepikatzean datza jolasaren xarma. Jostailu mota honen adibidea litzateke txintxirrina.

Hiru urtetik aurrera jolas hauek gaitasun eta
mugikortasun ekintzekin lotzen dira. Horien artean daude bizikleta,
pilota, eskujokoak, ziba…
Ariketa jolasek hainbat gaitasun garatzen
lagundu eta zentzumenen garapena bultzatzen dute, hainbat mugimendu eta
desplazamenduren arteko koordinazioa errazteaz gainera. Era berean,
kausa-efektu gertaera ulertzen eta lehen arrazoibideak egiten laguntzen
dute. Norberak bere burua gainditzeko lagungarri dira, zenbat eta
gehiago praktikatu, hobea izaten baita emaitza.
JOLAS SINBOLIKOAK
Gauzei, pertsonei, ekintzei edota gertaerei
esanahi berriak ematen dizkieten jolasak dira. Gertaerak irudikatzen
ditu eta rolen bidez eta asmatutako edo egiazko pertsonaien bidez,
eszena sinesgarriak interpretatzen ditu. Helduen imitazio jokoa da.
Jolas mota hau 2 urte ingururekin erabiltzen hasten da eta haurra
adinean aurrera joan ahala, gero eta konplexuagoa da. Lehen urteetan
gertuko bizimoduan oinarritzen da (mutil-neska kontzeptuak, familia,
animaliak, eskola, etxea, jostailuak…), eta gero, urrunago dauden
inguruetan (irakasleak, gizarte rolak, fikziozko pertsonaiak…). 8
urtetik aurrera jolas sinbolikoaren garrantzia gutxitzen hasten da.
Jostailu hauen adibide dira pelutxeak, musika tresnak, super-heroiak,
mozorroak eta modu batera edo bestera nagusien mundua errepikatzen
duten jolas guztiak.
Jolas sinbolikoak oinarrizkoak dira haurrek
gure ingurua uler dezaten. Jolas hauekin zer dagoen ongi eta zer gaizki
ikasi eta praktikan jartzen dute eta berdin gertatzen da gizartean
ezarrita dauden rolekin ere. Lengoaiaren garapena jolas mota honekin
lotuta doa, jolasten ari direnean gauzak hitzez adierazten baitituzte.
Irudimena eta sormena ere bultzatzen ditu jolas sinbolikoak.
Garrantzizkoa da zein rol mota imitatzen dituzten lantzea, sexismoa eta
lehiakortasuna bezalako balore negatiboak ez sustatzeko.
ERAIKUNTZA JOLASAK
Lotu beharreko piezak dituzten jolasak,
muntaia jolasak eta antzekoak sartzen dira eraikuntza jolasen multzoan.
Jolas mota hau eraikitzeko helburuarekin egiten da eta eraikuntza hori
koordinatutako hainbat mugimendu eta ekintzen bidez lortzen da.
Bizitzako lehen urteetan eraikuntzak oso sinpleak izaten dira, eta
askotan, pertsona heldu baten laguntza behar izaten dute. Adinean
aurrera joan ahala, eraikuntzak landuagoak dira eta beharrezkoa izaten
da jostailuaren egileak emandako azalpenei jarraitzea.
Jolas mota hauen adibideak dira puzzleak,
mekanoak, eraikitzeko maketak eta emaitza jakin bat lortzeko piezak
elkartu edota pilatu behar diren jolasak.
Eraikuntza jolasek begien eta eskuen arteko
koordinazioa suspertzen dute, baita formen eta koloreen bereizketa,
arrazoibidea, leku antolaketa, arreta, gogoeta, memoria logikoa,
kontzentrazioa, pazientzia eta azalpenak jarraitzeko gaitasuna ere.
Autoestimuari mesede egiten diote eta norberak bere burua gainditzen
laguntzen dute.
ARAU JOLASAK
Arau jolasek jarraitu beharreko azalpenak
edota arauak dituzte eta parte hartzaileek horien berri izan eta onartu
egin behar dituzte, aurreikusitako helburua lortzeko. 4 urte
ingururekin hasten dira lehenengo arau jolasak. Hasieran gaitasun
jolasak izaten dira, baita asoziazio eta arreta jolasak ere, eta
askotan heldu baten edo zaharragoa den haur baten laguntza behar izaten
dute. Haurra helduagoa denean, mahai jolasak izan ohi dira multzo
honetan sartzen direnak (dominoa, bikoteak, tribiala…), baina bestelako
arau jolasak ere badira. Hala nola, punteria jolasak, mahai-futbola…
Arau jolasekin aritzeko, lagun bat baino gehiago behar izaten dira,
nahiz eta joko indibidualak ere izan daitezkeen.
Arau jolasak funtsezkoak dira gizarteratzeko
elementu moduan, haurrei galtzen eta irabazten, euren txanda eta arauak
errespetatzen eta euren lagunen ekintza eta iritziak kontuan hartzen
erakusten baitiete. Gainera, bestelako ezagutzak eta gaitasunak
ikasteko ere oinarrizkoak dira. Lengoaiaren, memoriaren,
arrazonamenduaren, arretaren eta gogoetaren garapena bultzatzen dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)