lunes, 14 de mayo de 2012

3 - 5 Urteko Umeentzat Egokiak Diren Jostailuak


Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da, eta
komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate,
espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du,
guztia galdetu eta jakin nahiko du. “Zergatik” galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du
lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea.
Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran,
mahai-jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri
izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez.
 
Jostailu-motak
Ariketa-jolasak
Txibak, kaleidoskopioak, musika-tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata
bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak,
hainbat neurritako pilotak…




Jolas sinbolikoak
Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta
horien osagarriak, pelutxeak, hainbat ingurune erreproduzitzea (zirkoa, baserria, piraten
untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko
jolasak (ileapaindegia, saltzaileak, medikuak…), txontxongiloak, telefonoak, mikrofono
eta magnetofonoak…




Eraikuntza-jolasak
30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak,
moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen
ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak…


No hay comentarios:

Publicar un comentario