lunes, 30 de abril de 2012

Aurkibidea

Hemen usten dizut aurkibideak word-en nola egiten diren egindako tutoriala.

Ipuinak

Hurrengo dokumentuan hainbat ipuin agertzen dira kultur aniztasunarekin erlazioa dutenak eta gaur egungo eskolako egoera ikusirik oso baliogarriak direnak. Kulturei Buruzko Haur Eta Gazte Literatura

Ipuinak lantzeko gida

Gida honetan haur hezkuntzako bi zikloetan ipuinak lantzeko zenbait aukera azaltzen digute.

martes, 24 de abril de 2012

Google ekosistema

Google interneteko bilatzaile erraldoienetarikoa da.Internetera konektatzen den pertsona arruntaren behar ia guztiak asetzeko moduko eskaintza dauka googleek. Hainbat herraminta eskaintzen ditu ezagunenak Gmail posta elektronikoa, blogak sortzeko Blogger plataforma eta YouTube, bideo atarien erregea ditu.  Horretaz parte badaude oso interesgarriak izan daitezkeen produktu eskaintza ezberdinak.
Hurrengo hauek dira Googleek eskaintzen dituen produktu batzuk:
  •  Liburuak bilatu ditzakegu google books en bitartez.
  •  Google docs en bitartez dokumentuak online sortu ditzakegu, partekatu eta edonondik sartu gaitzeke dokumetuak irakurtzera  edo dokumentu horiekin lanean jarraitzeko.
  •  Goole groups-en bidez   talde eztabaidak sortu daitezke.
  •  Google calendar-en bidez  gure agenda antolatu dezakegu
  • Google Translate 50 hizkuntza baino gehiago dituen produktua da eta horren bidez  informazioa edozein hizkuntzatan ikusteko aukera ematen digu, baita webguneak hizkuntza ezberdinetan ikusteko  aukera ematen du.

Animalien Eskema

domingo, 22 de abril de 2012

Haur Jolasen Ezaugarriak


Haur jolasak ezaugarri bereziak ditu:
  • jolasa jostagarri, gozagarri eta dibertigarria da;
  • jolasa berez sortu eta gogoz egiten da;
  • jolasak ez du jolasteaz gainera bestelako helbururik;
  • jolasa ekintza da;
  • jolasa errealitatearekin loturiko fikzioa da;
  • heldua izateko gogoa agertzen da jolasetan;
  • jolasa errepikapena da;
  • jolasa ikaskuntza eta aurrerabidea da;
  • jolasa jarduera fisiko bizia izan daiteke  

Haur jolasak

Jean Piaget psikologoak hiru aro bereizi ditu haurren jolasetan. Haurraren bizitzaren lehenengo bi urtetan, jolasa sensomotorea da, hau da, bere mugimenduak ezagutu eta bere zentzumenak pizteko jarduerekin loturik dago eta jarduerak hauek aldatuz eta behin eta berriz errepikatuz gozamena lortzen du. Aro honen barnean ere, aldi zenbait bereizten dira: 6 hilabetera arte, haurrak aho, hatz, esku eta oinekin jolasten da, objektuak ikutuz eta zurrupatuz. Eseritzen ikasten duenean, objektuak ezaugarriak arakatuz jolasten da. Oinez ikasten duenean, gauzak arrastaka eramanez jolasten da. Gero eta trebezia handiagoz, 15-18 hilabeterekin objektuak manipulatzen ditu: kaxak ireki edota objektuak bata bestearen gainean jarriz .
Bigarren aro batean, 2 urtetik 6 urtera bitartean, jolas sinbolikoa garatzen da. Errealitatean bizi edo jasotakoa eraldatu eta bere burura egokitzeari ekiten dio modu sinboliko batean. Adibidez, puxtarriak pilatuz, oiloak arraultzak erruten dituela irudika dezake eta panpinetan jolastuz alegiazko haurrak zaintzen ditu. Jarduera fisikoak ez dituzte baztertzen eta korrika eta saltoka egitea ere atsegin dute. Piageten arabera, jolas sinbolikoa haurraren egozentrismoa indartzeko aukera ematen dio, errealitatea bere nitasunera egokituz . 6 urtetik aurrera, haur-jolasen hirugarren aroa zabaltzen da, non haurrak erregelak dituzten jolasetan hasten den, jolaskide-talde batean kooperazioa eta lehia bereganatuz. Erregela-jolasen bitartez, haurrak errealitatea onartu egiten du. Aro honetan, gainbehera doa jolas sinbolikoa: haurrak errealitatea onartzen duen heinean, errealitatea jolas sinbolikoaren bitartez eraldatu baino, errealitatean parte hartzen joango da.

Adina Jolasak 
0-6 hilabete Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak.
6-12 hilabete Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak.
1-2 urte Pilotak. Pelutxeak. Gauzak bata bestearen gainean jarri. Margoketan. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak.
3-5urte Mugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak.
6-10 urte Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak.

miércoles, 11 de abril de 2012

Jolastearen garrantzia

Hurrengo web orrialdean haurtxaroan jolastearen garrantziaz hitz egiten digun bideo bat usten dizuet. Bertan ere hitz egiten da bideojoko batzuk sendatzeko duten balioaz.
http://www.rtve.es/television/20111114/videojuegos-curan/475300.shtml

martes, 3 de abril de 2012

Haur Hezkuntzarako jarduerak

Hemen usten dizuet haur hezkuntzarako baliogarria izan daitekeen lan bat.(Batez ere ekintzen atala)