lunes, 30 de abril de 2012
Ipuinak
Hurrengo dokumentuan hainbat ipuin agertzen dira kultur aniztasunarekin erlazioa dutenak eta gaur egungo eskolako egoera ikusirik oso baliogarriak direnak.
Kulturei Buruzko Haur Eta Gazte Literatura
Ipuinak lantzeko gida
Gida honetan haur hezkuntzako bi zikloetan ipuinak lantzeko zenbait aukera azaltzen digute.
martes, 24 de abril de 2012
Google ekosistema
Google interneteko bilatzaile
erraldoienetarikoa da.Internetera konektatzen den pertsona arruntaren behar ia
guztiak asetzeko moduko eskaintza dauka googleek. Hainbat herraminta eskaintzen
ditu ezagunenak Gmail posta elektronikoa, blogak sortzeko Blogger plataforma eta
YouTube, bideo atarien erregea ditu. Horretaz parte badaude oso interesgarriak izan
daitezkeen produktu eskaintza ezberdinak.
Hurrengo hauek dira Googleek eskaintzen dituen
produktu batzuk:
- Liburuak bilatu ditzakegu google books en bitartez.
- Google docs en bitartez dokumentuak online sortu ditzakegu, partekatu eta edonondik sartu gaitzeke dokumetuak irakurtzera edo dokumentu horiekin lanean jarraitzeko.
- Goole groups-en bidez talde eztabaidak sortu daitezke.
- Google calendar-en bidez gure agenda antolatu dezakegu
- Google Translate 50 hizkuntza baino gehiago dituen produktua da eta horren bidez informazioa edozein hizkuntzatan ikusteko aukera ematen digu, baita webguneak hizkuntza ezberdinetan ikusteko aukera ematen du.
domingo, 22 de abril de 2012
Haur Jolasen Ezaugarriak
Haur jolasak ezaugarri bereziak ditu:
- jolasa jostagarri, gozagarri eta dibertigarria da;
- jolasa berez sortu eta gogoz egiten da;
- jolasak ez du jolasteaz gainera bestelako helbururik;
- jolasa ekintza da;
- jolasa errealitatearekin loturiko fikzioa da;
- heldua izateko gogoa agertzen da jolasetan;
- jolasa errepikapena da;
- jolasa ikaskuntza eta aurrerabidea da;
- jolasa jarduera fisiko bizia izan daiteke
Haur jolasak
Jean Piaget
psikologoak hiru aro bereizi ditu haurren jolasetan. Haurraren
bizitzaren lehenengo bi urtetan, jolasa sensomotorea da, hau da, bere
mugimenduak ezagutu eta bere zentzumenak pizteko jarduerekin loturik
dago eta jarduerak hauek aldatuz eta behin eta berriz errepikatuz
gozamena lortzen du. Aro honen barnean ere, aldi zenbait bereizten dira:
6 hilabetera arte, haurrak aho, hatz, esku eta oinekin
jolasten da, objektuak ikutuz eta zurrupatuz. Eseritzen ikasten
duenean, objektuak ezaugarriak arakatuz jolasten da. Oinez ikasten
duenean, gauzak arrastaka eramanez jolasten da. Gero eta trebezia
handiagoz, 15-18 hilabeterekin objektuak manipulatzen ditu: kaxak ireki
edota objektuak bata bestearen gainean jarriz .
Bigarren aro batean, 2 urtetik 6 urtera bitartean, jolas sinbolikoa garatzen da. Errealitatean bizi edo jasotakoa eraldatu eta bere burura egokitzeari ekiten dio modu sinboliko batean. Adibidez, puxtarriak pilatuz, oiloak arraultzak erruten dituela irudika dezake eta panpinetan
jolastuz alegiazko haurrak zaintzen ditu. Jarduera fisikoak ez dituzte
baztertzen eta korrika eta saltoka egitea ere atsegin dute. Piageten
arabera, jolas sinbolikoa haurraren egozentrismoa indartzeko aukera ematen dio, errealitatea bere nitasunera egokituz .
6 urtetik aurrera, haur-jolasen hirugarren aroa zabaltzen da, non
haurrak erregelak dituzten jolasetan hasten den, jolaskide-talde batean
kooperazioa eta lehia bereganatuz. Erregela-jolasen bitartez, haurrak
errealitatea onartu egiten du. Aro honetan, gainbehera doa jolas
sinbolikoa: haurrak errealitatea onartzen duen heinean, errealitatea
jolas sinbolikoaren bitartez eraldatu baino, errealitatean parte hartzen
joango da.
| Adina | Jolasak |
|---|---|
| 0-6 hilabete | Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak. |
| 6-12 hilabete | Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak. |
| 1-2 urte | Pilotak. Pelutxeak. Gauzak bata bestearen gainean jarri. Margoketan. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak. |
| 3-5urte | Mugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak. |
| 6-10 urte | Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

